Erasmus Darwin-en bizitzari buruzko liburua, osorik

Charles Darwinen pentsaeran eta lanetan eragin handia izan zuen bere aitona zenak, Erasmus Darwinek. Erasmus Darwin fisikari, olerkari, asmatzaile eta intelektual ospetsua izan zen, eta beti sinetsi izan zuen eboluzioan. Biloba Charlesek hari buruzko liburua idatzi zuen, eta 1879an argitaratu zen. Liburua, ordea, ez zen osorik argitaratu.

Nonbait, Henrietta Charlesen alabari liburua astunegia eta luzeegia iruditu zitzaion, eta elizari eta garaiko gizarteari buruzko aipamenak, berriz, gogorregiak. Hori dela eta, idatzitakoaren % 16 kendu eta hainbat pasarte egokitu zituen. Orain, Cambridge-ko Unibertsitateko argitaletxeak osorik argitaratzea erabaki du. Gainera, aurten Erasmus Darwinen heriotzaren 200. urteurrena bete da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila