Epilepsia ikertzeko teknika matematiko berriak

Nafarroako Unibertsitateko doktoretza-tesi batean teknika matematiko bat erabili dute epilepsia gaitza duten gaixoen garun-jarduera elektrikoa aztertzeko. Teknikaren izena Osagai Independenteen Analisia da eta, besteak beste, garun-jarduera arruntak eta garun-jarduera epileptikoak bereizten ditu. Aldi berean, jarduera epileptikoa non sortzen den eta norantz hedatzen den ere mugatzen du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila