Elhuyar aldizkariak webgunea berritu du

Orrialde nagusia berrantolatu du, eta diseinua berritu

Elhuyar Zientzia eta Teknologia dibulgazio-aldizkariak aldizkaria.elhuyar.org webgunea berritu du; zehazki, webgunearen orrialde nagusia, eta diseinua.
Elhuyar aldizkariaren webgunearen sarrera-orrialde berritua.

Alde batetik, orrialde nagusiaren edukia berrantolatu du Elhuyar aldizkariaren webguneak, ikusgarritasunaren, eskuragarritasunaren, eta gaurkotasunaren mesedetan.  

Bestetik,  “Zu idazle” atala sortu du, Elhuyar aldizkarian zientziaren dibulgazio-artikuluak argitaratu nahi dituztenentzat. “Zu idazle” atalean eskuragarri jarri ditu ikertzaileen dibulgazio-artikuluak, eta Elhuyar aldizkarian artikuluak idazteko oinarriak

Azkenik, webgunearen diseinua ere berritu du, atseginagoa eta garbiagoa izan dadin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila