Elektroi bat, bi elektroi, hiru...

Elektroiak banaka kontatu dituzte Goteborg-eko (Suedia) fisikari batzuek. Dimentsio bakarreko aluminiozko kate batean tunel-konexioak ezarri dituzte
—konexioetan isolatzaile-geruza batekin bereizita daude eroale-uharteak, eta elektroiak tunel-efektuaren bidez pasatzen dira uharte batetik bestera—. Zenbaketa egiteko, transistore berezi bat erabili dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila