Ekaitzek Eguzkiaren azala garbitzen dute

(Argazkia: NASA).

Eguzki-ekaitzen oinarri diren gas-erupzio itzelek Eguzkiaren eremu magnetikoaren zikloan eragina dutela ikusi dute. Ikerketarako SOHO sateliteak jasotako zazpi mila gas-erupzio aztertu ditu NASAko fisikari-talde batek.

Eguzki-ekaitzetako gas-erupzioek poloetatik gertu dauden eremu magnetiko zaharren arrastoak ezabatzen dituzte; eta, besteak beste horri esker, Eguzkiaren poloetako eremua alderantzikatu egiten da hamaika urtean behin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila