Eguzki-sisteman sartu den asteroide bat aurkitu dute

eguzki-sisteman-sartu-den-asteroide-bat-aurkitu-du
Oumuamua asteroidearen irudikapena. ESOren aurkikuntza berria izan da, astronomoen artean harridura eragin duena. Arg. ESO/M. Kornmesser

Astronomiaren historian lehenengo aldiz, eguzki-sisteman sartu den asteroide bat aurkitu dute. Orain arte gurean aurkitu izan diren beste kometa eta asteroideak eguzki-sisteman bertan sortutakoak ziren, baina Oumuamua asteroide berria kanpoan sortutakoa da; milioika urte eman omen ditu espazioan bidaiatzen eguzki-sisteman ezustean sartu aurretik.

Hawaiiko Pan-STARRS teleskopioak antzeman zuen pasa den urrian. Zerua zeharkatzen zuen argi txiki bat zen, baina distira oso aldakorra zuena. Ezohiko ezaugarri horrek erakusten du objektua oso luzexka dela. 400 metroko luzera du, eta 7,3 ordutik behin biratzen da bere ardatzaren inguruan. Ikertzaileek adierazi dute Oumuamua jada pasa dela Eguzkitik gertueneko bere puntutik, eta izarrarteko espaziora bidean doala.

Nature aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza, eta kalkulatu dute urtean behin zeharkatzen duela eguzki-sistema Oumuamuaren antzeko izarrarteko asteroide batek. Haien seinalea ahula eta hautemateko zaila da, ordea, eta orain arte ezin izan dira identifikatu. Esperantza dute Pan-STARRS arakatze-teleskopio berriek lagunduko dutela haiek aurkitzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila