Down sindromea duten gaixoek zenbait minbizi-mota izateko arrisku txikiagoa dute. Gaixo horiek 21. kromosomaren kopia bat gehiago dute. Eta Bostongo haurrentzako ospitaleko ikerketa-talde batek ondorioztatu du 21. kromosoman dagoen DSCR1 genearen kopia bat gehiago izateak (RCAN1 izenez ere ezagutzen da) minbizi-tumoreen hazkuntza moteltzen duela.