DNArekin jolasean

DNArekin jolasean
2006/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: Nature)

Jolasa dirudi, egia esan. DNA nahierara moldatzeko teknika bat da: DNA-kate bakun batekin nahi den bi dimentsioko irudia lortzen da. Smiley (aurpegi irribarretsua), elur-maluta bat, Amerikaren mapa eta beste hainbat irudi aurkeztu ditu Kaliforniako Teknologia Institutuko Paul Rothemund-ek; guztiak ere DNArekin eginak eta ehun bat nanometroko neurrikoak.

Teknika horri DNA origamia deitu dio, papiroflexiaren izen japoniarra erabiliz. Izan ere, DNA-katea tolestuz egiten dira irudiak. DNA-katea ez askatzeko, grapa-funtzioa duten kate laburrak erabiltzen dira, zeregin horretarako bereziki diseinatutakoak.

Hain zuzen ere, 'grapa' horiek dira teknika horren gakoa. Lehenengo irudia diseinatu behar da, eta ordenagailuak erabakitzen du irudia osatzeko zenbat grapa behar diren eta horien egitura kimikoa zein den.

1
220
2006
5
016
Biokimika; Nanoteknologia
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila