Desintegraziorik mantsoena

Isotopo erradioaktibo baten erdibizitzarik luzeena neurtu dute Frantziako fisikari batzuek. Bismuto-209 isotopoaren edozein kantitatek 2 x 1018 urte behar ditu erdia talio-205 isotopo bilakatzeko.

Beraz, oso mantso desintegratzen da; isotopo erradioaktiborik egonkorrena da, hain zuzen ere. Hori neurtzeko, zientzialariek alfa partikulak igortzeko abiadura neurtu dute oso tenperatura baxuan. Aurretik egindako kalkulu teoriko batekin bat dator emaitza.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila