Mikel Vallek, CIC bioGUNEko Biologia Estrukturalaren Unitateko ikerketa-talde bateko arduradunak, EBSA 2009 saria irabazi berri du. European Biophysical Societies Association elkarteak emandako sari honekin, Europan lan egin duten eta biofisikaren esparruan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten 40 urte baino gutxiagoko ikertzaileen lana aitortzen da. EBSAren iritziz, Valle doktoreak ekarpen garrantzitsua egin du konplexu makromolekularren ikerketa estrukturaletan mikroskopia elektronikoko teknikak erabiliz.