CIC bioGUNE Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak Biologia Estrukturalaren Unitatea zabaldu du. Unitate horrek erresonantzia magnetiko nuklearrerako, mikroskopia elektronikorako eta X izpien difrakziorako ekipamendu modernoenak ditu. Ez dago hiru teknika horiek instalazio berberetan dituen beste zentrorik Europan.
Biologia Estrukturalaren Unitatearen helburu nagusia da makromolekula biologikoen egitura eta haien arteko elkarrekintzak ikertzea.