C hepatitisaren transmisioa

C hepatitisaren birusa zenbateraino transmititzen da umearengana amaren haurdunaldian? B hepatitisaren edo HIESaren transmisioa bezain ongi ez dago ikertua C hepatitisaren transmisioa. Dena den, Japonian egindako ikerketa batzuei esker lehen emaitza fidagarriak lortu dira. Transmisio-arriskua batezbeste % 6koa da, baina amaren birus-tasa altua denean arriskua % 50erainokoa izan daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila