Ezaguna denez, burmuinean aktibitateren bat dagoenean burmuineko azalean hainbat aldaketa gertatzen dira. Aldaketa horiek aztertzea oso baliagarria izaten da, burmuinaren funtzionamenduaren berri ematen dutelako. Hori kontuan hartuta, Illinoisgo Unibertsitateko zientzialariek burmuinaren azaleko aldaketen diagnostikoa egiteko erreminta ez-inbaditzaile berria asmatu dute.
Helburu bera duten teknika gehiago ere badaude, hala nola erresonantzia magnetikoa eta positroi-emisioen tomografia. Azken horren oinarria, ostera, infragorri hurbilaren espektroskopia da; errazago erabil daiteke, eta, gainera, besteak baino merkeagoa da.