Estatu Batuetan egindako azterketa baten arabera, 1995 eta 2000 urteen artean asko emendatu zen botikekiko erresistentea den birusarekin kutsatutako jende-kopurua. 1998ra arte % 3,4k zuen birus erresistentea, eta 2000n % 12,4k. Ikerketan, 15 botikaren gaitasuna neurtu, eta ikusi zuten birus erresistentea zutenek normalean baino denbora gehiago behar zutela odoleko birus-maila jaisteko. Ondorioz, botikak aukeratzeko orduan erresistentzia-testak egitea gomendatzen dute ikertzaileek. Emaitzak New England Journal of Medicine aldizkarian argitaratu dira.