Kaliforniako Stanford Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dute bizkarrezur-muineko zelulek beste mintz batzuetako zelulak konpontzen zein mantentzen laguntzen dutela.
Ikerketa leuzemia gaitza zuten emakumeekin egin zuten. Kimioterapiaren ondoren, gizonezkoen bizkarrezur-muina jaso zuten sendabide gisa, zelula horiek hondatutako edo desagertutako zelula odol-egileen lekua hartzen baitute, bai bizkarrezur-muinean eta baita odolean ere.
Baina emakume horien kasuan burmuinean ere aurkitu dituzte jasotako zelulak, eta ez bakarrik odol-zelulak, baita nerbio-zelula berezi batzuk ere. Nerbio-zelula horiek —Purkinje zelulak— odolean garraiatzen dira kaltetutako mintzak konpontzeko, eta zenbaitetan eraldatu ere egiten dira zelula hondatuak ordezkatzeko.
Zelula horien ibilbideari emaileen zeluletako Y kromosomei esker jarraitu ahal izan diete.
Bizkarrezur-muineko zelulen jarduna hobeto ezagutuz gero, gorputzari gaixotasunak sendatzen lagundu ahal izango genioke.