Bizkaiko golkoa "kale itsua da" mikroplastikoentzat

bizkaiko-golkoa-kale-itsua-da-mikroplastikoentzat
Itsas zaborra biltzen. Arg. AZTI

AZTI zentro teknologikoa Bizkaiko golkoko uretan plastikoen banaketa espaziala zehazteko ikerketa baten buru izan da, arazo global horri irtenbideak bilatzen laguntzeko asmoz.

Izan ere, itsas zaborren artean, plastikoak dira mehatxu nagusia, Europar Batasuna eta beste erakunde batzuen arabera. Ez bakarrik ingurumenean duten eraginagatik, baita kostaldeko eskualdeetan izan dezaketen eragin ekonomiko negatiboagatik ere. 

Bizkaiko golkoaren egoera ezagutzeko, AZTI zentro teknologikoa lau urtez aritu da itsas zaborren banaketa espaziala definitzen golkoan, eta hainbat arlota ikertu du, hala nola mikroplastikoen analisian, ibai-inguruneen azterketan, hondakin flotatzaileetan, hondakinen ekoizpenean sektoreka, biodegradazio-prozesuetan eta akuikulturan eta arrantzan.

Emaitzek erakutsi dute Bizkaiko golkoairteerarik gabeko “kale itsua” dela mikroplastikoentzako. Hain zuzen,  mikroplastikoak dira aztertutako laginetan dagoen plastikoaren %93 dira (%28 pisuan), mesoplastikoak %7, (%26) eta makroplastikoak %1 (%46).

Aurkitutako plastikoaren batez besteko ugaritasuna km2-ko 739.395 eta 2.625.271 plastikozko pieza (km2-ko 998 eta 4338 gramoren baliokidea) eta km2-ko 232.227 elementu izan dira batez beste.

Gainera, datuen arabera, Frantziako uretan plastiko gehiago dago, Espainiako kostaldean baino bost aldiz gehiago. “Ikerketa honek erakusten du Bizkaiko golkoko hego-ekialdeko kostaldeko urak plastikoak batzeko puntu beroa dela, eta Mediterraneo itsasoko edo zaborra gehitzeko beste eremu batzuetako mailen antzekoak dituela”, azal du du Oihane Cabezas AZTIko itsas zaborretan adituak.

AZTIko zientzialariek gidatu dute ikerketa, eta Cadizeko Itsas Ikerketako Unibertsitate Institutuko (INMAR) eta Sienako Unibertsitateko (Italia) espezialistek ere parte hatu dute. Bestalde, Miren Argia eta Itsas Belhara arrantza-ontzien laguntza izan du azterketak.
 

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila