Biriketako tumorearen hazkuntza

Biriketako tumorearen hazkuntza
2006/07/01 | Elhuyar

Zafira Castaño Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileak ikusi du αCP4 proteinaren galerak tumorearen hazkuntzan laguntzen duela biriketako minbiziaren hasierako faseetan.

Proteina hori birika osasuntsua estaltzen duen ehunaren zeluletan azaltzen da, baina biriketako minbiziaren hasierako faseetan galtzen da aztertutako tumoreen kasu gehienetan. Horrek tumoreen hazteko gaitasuna handitzen duela ikusi du ikertzaileak.

1
222
2006
7
009
Biokimika
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila