Biodibertsitateak atmosferako oreka kimikoa erregulatzen du

Estatu Batuetako Energia Saileko Brookhaven laborategi nazionaleko zientzialariek egindako landa-lanaren emaitzaren arabera, landare-espezieen dibertsitatea zenbat eta handiagoa izan errazagoa da gehiegizko karbono dioxidoa eta nitrogenoa xurgatzea.

Jakina denez, naturak hainbat mekanismo erabiltzen ditu atmosferan dauden zenbait substantziaren kontzentrazioa orekatzeko. Esaterako, CO2-ren kontzentrazioa handiegia denean, landareek gas gehiago xurgatzen dute eta bizkorrago hazten dira; hartara, CO2-ren kontzentrazioa gutxitu eta oxigeno gehiago ekoizten dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila