Biodegradagarritasun eske

Plastiko biodegradagarrien alorrean ikerketa asko egiten da eta azken berrikuntza Indiatik etorri da. Han, plastikoari azukrea gehitu diote zabortegietako bakterioek jan eta suntsi dezaten. Indiako ikertzaileek polimeroen sintesi berri bat proposatu dute. Molekula horien kate luzeetan, monosakaridoak edo disakaridoak kimikoki lotzea da ideia.

Horretarako, glukosa- eta sakarosa-kantitate txikiak gehitzen dituzte polimerizazio-prozesuan. Sintesi horretan eratzen diren polimeroak ohiko prozesuaz egindakoen antzekoak dira, azukre-unitateen proportzioa txikia delako, baina lurzoruko bakterioek degradazioari ekin diezaiokete unitate horietatik abiatuta. Oraingoz, degradazio-prozesua abiaraztea lortu dute Indiako ikertzaileek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila