Amaren obulu bakarretik eta aitaren bi espermatozoidetatik sortutako bikiak aurkitu dituzte zientzialariek. Pentsatzen dute bi espermatozoidek obulu bera ernaldu zutela, eta handik bikiak sortu zirela: bikietako bakoitzak bi espermatozoideen kromosomak jaso zituen. Bi espermatozoidek obulu bakar bat ernaltzea oso arraroa da, eta arraroa da, baita ere, enbrioiak bizirik irautea eta handik bikiak ateratzea. Ia kasualitatez aurkitu dituzte, baina uste dute nekez izango dela horrelako beste kasurik. Berria Human Genetics aldizkariaren apirileko zenbakian eman dute.