AEBetako American Heart Association erakundeak bihotzekoaren aurkako tratamendu berriaren berri eman du bere aldizkarian.
Tratamendu hau bihotzean dauden odol-koaguluak kentzeko erabiliko litzateke, eta ez du kirurgiarik behar. Bi sendagai besterik ez: alde batetik medikamendu tronbolitiko bat, odoleko koaguluak disolbatzen dituena, eta bestetik plaketa-blokeatzaile bat. Azken hau superaspirina izenaz ere ezagutzen da, eta koaguluaren plaketak pilatzea eragozten du.
Horrela, bihotzekoa izateko arriskua duten gaixoek ez dute ebakuntzarik jasan behar. Ikerketa batean bihotzeko gaixotasunak dituzten 888 pertsonarekin bi drogak probatu dira, oso emaitza onak lortu direlarik.