Bihotzaren egitura islatzen duen barrunbe anitzeko organoide bat sortu dute IMBA Bioteknologia Molekularraren Institutuan (Austria). Cell aldizkarian argitaratu duten artikuluan diotenez, organoide horrek aukera emango du gaixotasunak ikertzeko, botika berriak garatzea errazteko, ikerketa toxikologikoetarako eta bihotzaren garapena hobeto ulertzeko.
2021ean, IMBAn bihotzaren lehen eredu sinpleago bat sortu zuten, giza zelula ama pluripotente induzituekin. Kardioide horiek, enbriogenesiaren lehenengo egunetako ezkerreko bentrikuluaren eredua ziren. Geroztik, bihotz-egitura bakoitzaren organoideak sortzen joan dira. Eta denak elkartu dituztenean, ikusi dute egituren arteko koordinazioa gertatzen dela: seinale elektriko bat hedatzen dela aurikulatik ezkerreko eta eskuineko bentrikulu-ganberetara, fetuaren bihotzaren garapenaren gertatzen den antzera.
Elhuyarrek garatutako teknologia