Gaixoa ukitu gabe bihotz-taupaden seinale elektrikoa jasotzeko gai den tresna asmatu dute Britainia Handiko Sussex-eko Unibertsitateko ikertzaileek. Gaur egungo elektrokardiografoek bularreko azalean itsatsitako sentsore batzuei esker jasotzen dute seinalea. Urrutikoak, ordea, ez du kontaktu zuzenik behar; beraz, ukitu ezin diren gaixoen bihotz-jarduera ikustea ahalbidetzen du, eta, gainera, seinalea aldaketarik gabe jasotzen da.
Horretaz gain, ikertzaileek elektroentze-falogramak ere zuzeneko konexiorik gabe egiteko gailua egin nahi dute. Hartara, besteak beste, fetuaren garuneko jarduera ikusi ahal izango litzateke.