Bigarren Abel sarien epaia

Michael Atiyah-ek eta Isadore Singer-ek irabazi dute aurtengo Matematikako Abel saria.

Arlo horretako Nobeltzat dute sari hori, eta eman duten bigarren aldia da. Ekuazio diferentzialak eta topologia lotzen zituen teorema bat, Atiyah-Singer teorema-indizea, frogatzeagatik saritu dituzte Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako matematikariak. Epaimahaiaren esanean, teorema hori aurrerapauso garrantzitsua izan zen matematiketan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila