115 eta 113 zenbaki atomikoko elementuak sortu ditu AEBetako eta Errusiako kimikari-talde batek. Bi horiekin guztira ehun eta hamasei dira ezagutzen diren elementuak. Elementu horiek lortzeko, amerizioa kaltzio-atomoekin bonbardatu zuten. Hala sorturiko lau 115 elementuek 90 milisegundo iraun zuten eta, ondoren, 113 elementua bilakatu ziren. Bigarren elementu horrek 1,2 segundo iraun zuen, kimikoki erabilgarria izateko nahikoa, ikertzaileen esanean. Dena dela, aurkikuntza ziurtatzeko errepikatu egingo dute esperimentua beste laborategi batzuetan.