Bakterioek antibiotikoekiko erresistentzia izatea eragotz lezakete bisfosfonatu deituriko medikamentuek.
Estatu Batuetan egin dute esperimentua, eta hainbat gaixotasun sortzen dituen E. coli bakterioa antibiotikoen aurrean babes gabe uztea lortu dute.
Antibiotiko bat hartzen den bakoitzean, odolean dauden bakteriorik ahulenak hil egiten dira. Antibiotiko horretatik babesten duen edozein mutazio duen bakterioa bizirik geratzen da, ordea. Eta bakterio hori ugaltzen denean, antibiotikotik babesten duen mutazio hori zabaldu egiten da beste bakterioetara. Hain zuzen, bakterioek ugaltzeko behar duten entzima batean eragiten dute bisfosfonatuek, eta ugaltzea --eta, ondorioz, erresistentzia zabaltzea-- eragozten dute.
Oraindik gauza asko dago ikertzeke, ez baitakite bisbosfonatuek nola deuseztatzen duten bakterioa, ezta gainerako bakterioetan eragin bera izango duten ere. Baina itxaropentsu daude ikertzaileak, eta espero dute erresistentzia ezabatuko duen tratamendua garatzen lagunduko duela esperimentuak.