Europako Ingurumen Agentziak argitaratutako azken datuen arabera,
2002an lehen baino berotegi-efektuko gas gutxiago isuri zuten Europako herrialde industrializatuek. Aurreko urteetan gorantz egin zuten isuriek, baina 2001-2002 epean % 0,5 jaitsi zen gas horien emisioa.
Alde handiena metanoan eta nitrogeno dioxidoan antzeman da, eta zaborren kudeaketa hobetzearen ondorio da horiek gutxitzea. Nolanahi ere, Europa urruti dago oraindik Kyotoko protokoloak agindutako helburuetatik.