Berotegi-efektua. Europako Batasunak ez du hitza beteko

WWF erakunde ekologistak adierazi duenez, Europako sei herrialdek ez dute, agindu zuten bezala, berotegi-efektua eragiten duten gas gutxiago atmosferara igorriko. Alemania, Frantzia, Espainia, Erresuma Batua, Suedia eta Herbehereak euren emisioak 2.818 tonara murriztu beharrean dira 2010erako. Baina WWFren ikerketari jarraiki, behar baino 220 milioi tona gas gehiago igorriko dute. Sei herrialde horiek ez dira ausaz aukeratu ikerketarako; izan ere, guztiek batera Europako Batasunak igorritakoaren % 70 egiten dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila