Berotegi efektua

Orain arteko eredu klimatologikoetan gizakiak atmosferara jaurtitako karbono(IV) oxidoaren %50 ozeanoek zurgatzen zutela datu oinarrizkotzat hartzen zen. Britainia Haundiko NERC gobernu-erakundeak bultzatutako azterketek berriki aditzera eman dutenez, ozeanoek karbono(IV) oxido antropogenikoaren %30 bakarrik zurgatzeko dira gai.

Orain arte erabiltzen zen datua enpiriko samarra zen eta frogatu gabe onartzen zen. Britainiarrek landalanaz lortutako datua konfirmatzen bada, atmosferan pilatutako CO2 uste baino azkarrago haziko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila