BerbaTek proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur. Hiru urtez hizkuntza-teknologiak ikertzen eta garatzen jardun dute VICOMTECH-IK4 teknologia-zentroak, TECNALIA Research and Innovation Fundazioak, EHUko Aholab eta IXA taldeek eta Elhuyar Fundazioak, hizkuntza-industrien alorrean erabilera praktikoa izango duten aplikazioetan indarra jarriz. Eta, egindako ikerketa-lanaz gain, hiru demo garatu dituzte: zientzia eta teknologiako bilatzaile semantiko multimedia bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat.
Hiru demoetako bat, dokumentalen bikoizketa automatikoarena, aurkezten du bideo honetan Igor Leturiak, Elhuyar Fundazioko I+G unitateko arduradun eta BerbaTek proiektuaren koordinatzaileak:
“Oso gustura eta harro gaude lortutako emaitzekin. Baina euskara hizkuntza-teknologietan atzean gelditzea nahi ez badugu, oraindik gogor lan egitea tokatuko zaigu hurrengo urteetan ere”, dio Leturiak Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian BerbaTeki buruz idatzi duen artikuluan. Han azaltzen ditu Leturiak proiektuan garatutako hiru demoen nondik-norakoak. Proiektuaren dibulgaziorako sortu duten www.berbatek.com webgunean ere aurkitu dezakezue informazio gehiago.
Norteko Ferrokarrilla irratsaioan Igor Leturia Berbateki buruz