Begi urdinak, gene-etengailu baten mende

Begi urdinak, gene-etengailu baten mende
2008/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Begiek kolore marroia ekoizteko duten gaitasuna eteten duen gene bati zor diote begi urdinek haien kolorea, Kopenhageko Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera.

OCA2 genea giza begiei kolorea ematen dien geneetako bat da; melanina ekoizten du, eta kolore marroia ematen die begiei. Mutazio jakin batzuk dituenean, berriz, hur-kolorea edo kolore berdea ematen du. Hori jakinda, kolore urdina eragiten zuen mutazioaren bila ari ziren zientzialariak gene horretan, baina asko bilatuta ere ez zuten aurkitzen.

Horren zergatia aurkitu du orain Kopenhageko taldeak: begi urdinen eragilea ez da OCA2 genea, haren ondoan dagoen HERC2 genea baizik, mutazio jakin bat duenean. Egoera horretan, OCA2 genearen etengailu gisa aritzen da, hau da, eten egiten du OCA2 genearen produkzioa, eta orduan sortzen da begi urdina.

1
240
2008
3
005
Anatomia/Fisiologia; Genetika
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila