Barraskilo ezkerra ala eskuina, karramarroarentzat ez da berdina

Barraskilo ezkerra ala eskuina, karramarroarentzat ez da berdina
2006/05/01 | Elhuyar

Calappa flammea espezieko karramarroak itsas barraskiloak jaten ditu. Baina ez guztiak; barraskiloaren maskorrak ezkerretik eskuinera egiten badu (lebogiroa bada), karramarroak ezin du jan. Arrazoia da karramarroaren eskuineko besoak (jateko erabiltzen duenak) ezin duela bere zeregina bete, ez dago egitura horretarako egokituta.

Karramarroaren zorionerako, barraskilo gehienen maskorra destrogiroa da, hau da, eskuinetik ezkerrera egiten du. Kontu honek galdera bat ekarri die biologoei: maskor lebogiroa duten itsas barraskiloek abantaila hori badute, zer dela eta ez dira ugariagoak?

1
220
2006
5
009
Zoologia; Biologia; Eboluzioa
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila