Barealdia eguzki-zikloan

Barealdia eguzki-zikloan
2009/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Eguzkiaren jarduerak 11 urteko zikloak izaten ditu, non eguzkiaren jarduera eta eguzki-orbanen kopurua handitu eta txikitu egiten diren. Hala ere, azkeneko zikloak bi urteko atzerapena izan du. Orain, ziklo horien zergatia, eta baita azkeneko atzerapenarena ere, azaldu dute Arizonako Eguzki Behatoki Nazionaleko ikertzaileek.

Hamaika urtean behin, Eguzkiak plasma-korronte bana sortzen du bi poloetan. Korronte horiek oso motel higitzen dira poloetatik ekuatorera, eta 22 graduko latitudera iristean ziklo berri bat hasten da.

Ikertzaileek azken urteotako korronteak aztertu dituzte, eta ikusi dute 1996an sortu zen korrontea ohi baino motelago higitu zela, eta latitude kritikoa eskuratzeko 13 urte behar izan zituela, 11 urteren ordez. Dena den, ikertzaileen arabera, Eguzkiaren ziklo berria hasia da dagoeneko.

1
256
2009
9
001
Astrofisika
Albisteak
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila