Barazkiak pisatzeko eskanerra

Pisurik gabe barazkiak eta fruituak identifikatzeko eta balantzarik gabe pisatzeko sistema prestatu dute New Yorken IBMko ingeniariek. Veggie Vision du sistemak izena eta fotokopiagailuetan erabilitako eskanerra adimen artifizialeko softwarea ditu konbinaturik. Informazio horiek bere datu-basearekin konparatuz, sistemak fakturatu beharreko produktuaren prezioa kalkulatzen du.

IBMko arduradunek diotenez, barra-kodeko sistema ordezka dezake, baina horretarako urte batzuk beharko dira, eskanerraren sistema optikoa oraindik garestiegia delako, besteak beste.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila