AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak tomate-industriaren zenbait azpiprodukturi balioa ematea lortu du, eta haragikietan eta okintzako elikagaietan erabiltzeko osagai bihurtu ditu. Hain zuzen ere, tomate-industriaren landare-jatorriko azpiproduktuetatik zuntza isolatzea lortu du.
Tomatetik eratorritako landare-zuntzak produktu horien nutrizio-kalitatea hobetzen du. Izan ere, zuntza eragin fisiologiko onuragarriak dituen osagai bat da (organismoa hainbat gaixotasunetatik babesten du).
Halaber, tomatearen zuntza erabiliz, ezaugarri sentsorial berriak dituzten produktuak presta daitezke. Elikagaien ehundura aldatzeko erabil liteke, usain eta zapore atseginak emateko osagai gisa. Gainera, bestelako gehigarriak erabiltzea eragotz dezake, hala nola koloratzaileak.