Aurpegi osoaren transplantea egiteko ordua heldu da

Aurpegi osoaren transplantea egiteko ordua heldu da
2006/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Estatu Batuetako zirujauek ikerketa-sorta bat kaleratu dute, aurpegi osoaren transplantea nola egin argitzen duena. Berriki, Frantzian egin dute lehenengoz aurpegi erdiaren transplantea, eta, orain, aurpegi osoarekin ausartzeko ordua heldu zaie zirujau plastikoei.

Lehen, aurpegiaren transplantea zatika egiten zen eta hainbat egun irauten zuen. Aurpegi berriaren gainean azal-zatiak bata bestearekin josi behar izateak, ordea, oso itxura txarra uzten zion pazienteari. Operazioaren ondorioz aurpegi berria orbainduta geratzen zen, eta azal-zatiak ez zetozen bat. Gainera, gisa horretako operazioetan, aldatu beharreko azala ordezkatzeko ezin da gorputzeko beste leku bateko azala erabili, ez baitauka ez testura bera, ez eta kolore bera ere.

Orain, zirujauak gai izango dira aurpegi osoa zati bakarrean ordezkatzeko, 11 eta 15 ordu bitartean iraungo duen operazioaren bidez. Operazioak zenbat denbora iraungo duen zenbatesteko eta teknika bera garatzeko, aurretik gorpuekin egin dituzte saiakerak.

Berriak labur
9
1
219
2006
4
021
Medikuntza; Osasuna
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila