Atzo hil zen Oliver Sacks neurozientzialari eta idazlea

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

atzo-hil-zen-oliver-sacks-neurozientzialari-eta-id
Oliver Sacks, 2009ko argazki batean. Arg. Luigi Novi/CC BY 3.0

Oliver Sacks maisua izan zen zientzia eta literatura uztartzen. 82 urterekin hil zen, minbiziaren ondorioz. Hain zuzen, joan den otsailean, gibeleko minbizi hilgarria zuela iragarri zuen The New York Times egunkarian argitaratutako artikulu batean. Artikulu hartan, bizitzaren eta heriotzaren aurrean sentitzen zuena adierazi zuen; besteak beste, “pribilegiatua” zela adierazi zuen, izaki zentzumenduna eta adimenduna izateko aukera izateagatik.

Neurozientzialari bikaina zen, baina, batez ere,  bere buruaren eta pazienteen bizipenetan oinarritutako liburuek egin zuten ezagun.  Bi liburu ditu euskaratuta, Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona eta Antropologo bat Marten, eta bere azken lana, berriz, autobiografia bat da, On the move.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila