Asteroide bati Javier Gorosabel astrofisikariaren izena jarri diote

asteroide-bati-javier-gorosabel-astrofisikoaren-iz
Javier Gorosabel Arg. www.eibar.eus

Iruñeko Planetarioak eta Espainiako Astronomia Elkarteak Javier Gorosabelen izena jarri diote 1990 KB1 asteroideari. Horrela egin nahi izan diote hilondoko omenaldia Javier Gorosabel Urkia zientzialari eta dibulgartzaileari. Javier Gorosabel Urkia eibartarra duela bi urte hil zen, eta erreferentziazko ikertzailea izan zen gamma izpien eztanda izeneko fenomeno kosmiko bortitzen alorrean.

Hemendik aurrera, beraz, asteroidearen izena Javiergorosabel izango da; izan ere, Nazioarteko Astronomia Elkartearen irizpideen arabera, gorputz planetarioen izenak hitz bakarrekoak izan behar dute. Asteroidea Eleanor Francis Helin astrofisikariak aurkitu zuen, 7 km-ko aldea du, eta 3,47 urte behar ditu Eguzkiaren inguruan bira emateko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila