Orain arte topatutako arrokarik zaharrenak 4.030 mila milioi urte ditu, eta Kanadako ipar-mendebaldean dago. Eta hain juxtu Kanadan, Hudson Badian, arroka are zaharrago bat aurkitu dute Montrealgo McGill Unibertsitateko geologoek. 4.280 milioi urte dituela kalkulatu dute. Adina kalkulatzeko, denbora igaro ahala erritmo jakinean desagertzen diren bi elementu arrarotan oinarritu dira: neodimioa eta samarioa. Arrokarekin, Lurraren bilakaera aztertzeko aukera izango dute ikertzaileek. Horrez gain, bizidunen arrastoak bilatuko dituzte.