Arrainek klima-aldaketari erantzun diote

Klima-aldaketak ozeanoetako ura berotzen du; eta horrek, besteak beste, arrainetan ere badu eragina. Ingalaterrako ikertzaile batzuek Ipar itsasoko ur sakonetan ohikoenak diren 36 arrain-espezie aztertu dituzte 1977tik eta 2001era bitartean. Denbora-tarte horretan, uraren tenperatura 1 ºC igo zen, eta, ondorioz, arrain-populazioaren heren bik ur hotzagoetara —ur sakonagoetara, iparralderago edo biak batera— migratu dutela ikusi dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila