Arraina aspirinarekin botika berriak ikertzeko

T.G. MC INNE

Jakina da arrain-koipearen gantz-azidoek (omega-3ak eta halakoak) gaitz askoren aurka laguntzen dutena: bihotzekoak, asma... Guztiek dute zerikusia hanturaren batekin.

Bada, ikusi dutenez, gantz horiez gain aspirina ere hartzen bada, onura are eta nabarmenagoa da; izan ere, omega-3 gantz-azidoak hantura jaisten duten lipido bilakatzen dira, eta eraldaketa hori azkarrago gertatzen omen da aspirina tartean denean.

Orain lipido horiek ari dira ikertzen; eta espero da horiek laborategian sintetizatuta botika gisa erabili ahal izango direla.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila