Australiako Museoaren errekor-liburuan arrain bat sartu dute, munduko ornodun txikiena izateagatik. Arrainaren izen zientifikoa Schindleria brevipinguis da, Australiako koralezko arrezifean bizi da, eta 7 mm besterik ez du neurtzen. Zientzialarien esanean, bizkarrezurra duen bizidun txikiena eta arinena da. Bizitza ere motza dute, bi hilabetekoa.