Arnas berria MIRarentzat

NASA

MIR espazio-estazioa iraupen luzeko lehen estazioa da eta azken urteotan zeregin garrantzitsua izan du eraikitzen hasiak diren ISS Nazioarteko Espazio Estaziorako eskarmentua lortze aldera. Baina iraungitze-data aise betea du. Hala ere, Errusiako agintariek martxan mantendu nahi dute horretarako nahikoa diru ez duten arren.

Horregatik publizitate-kanpaina berezia egin zuten, estazioaren erabiltzaileak erakarri nahian. Dirudienez lortu ere lortu dute, itxura guztien arabera abuztuan deuseztatu ordez urte amaiera arte irauteko adina diru-sarrera hitzartu baitute, ikerketarako erabili nahi duten enpresekin zein espazioan iraun dezan dirua eman dutenekin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila