CERNeko antiprotoi dezeleragailuan antiprotoi ugari harrapatzea lortu dute, ohi baino 50 aldiz gehiago, hain zuzen ere. Antiprotoi-izpi horiek ohi baino energia baxuagoak erabiliz lortu dituzte, gainera.
Antiprotoi horien energia 3,5 GeV-etik (gigaelektronvolt, 109 eV) 5,3 MeV-era (megaelektronvolt, 106 eV) jaistea lortu dute, baina oraindik energetikoegiak dira esperimentu askotarako —ez dute lortu kiloelektronvolteko magnitudera jaistea—. Oraingoz, ezin da antihidrogenoa sortu antiprotoiak positroiekin konbinatuta.