Antidepresiboaren polemika

Prozac antidepresiboa berriro ere albiste bilakatu da zientzilarien artean. Duela urte batzuk depresioaren sintomak ezkutatzeaz gain garunetan arazo larriak sortzen zituela zabaldu zen. Zenbait lekutan medikamentua saltzea eta ikerketetan erabiltzea debekatu egin zuten. New Yorkeko Unibertsitatean, ordea, Prozac-ek animaliengan sortzen dituen bigarren mailako ondorioak ikertzen segitu zuten.

Ikerketa-eremua definitzeko orduan, lehen azterketa-fasea Prozac-ek animalien ohituretan sortzen dituen aldaketetara mugatu zuten. Orain arte frogatu ahal izan dutenez, arratoi arren artean agresiorako joera handiagotu egiten du Prozac-ek. Oraintsu ekin beharko zaio ikerketaren hurrengo faseari eta gizasemeetan medikamentuak antzeko erreakziorik sortzen ote duen ikertuko dute. Polemikaren bigarren fasearen atarian egon gintezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila