Animalien aldeko ekintzaileak soka motzean

Protesta-ekintzak zigortzeko lege-egitasmo batek zalaparta sortu du Britainia Handian. Izan ere, aspaldi honetan animaliekin ikertzen duten zentroen eta zentro horietako langileen aurkako ekintzak geroz eta gogorragoak omen dira, eta, horiek babeste aldera, animalien aldeko taldeen ekintza ez-legezkoak zorrotz zigortzeko lege bat atera nahi dute.

www.citizensontheweb.ca

Parlamentuan udaberrian erabakiko dute egitasmoa lege bihurtu ala ez. Hala baldin bada, bost urtera arteko kartzela-zigorra izango du animaliekin ikertzen duten zentroei kalte ekonomikoak eragiten dizkionak, edo ikertzaileak eta langileak beldurtzen dituenak.

Animalien aldeko taldeak kezkatuta daude lege honek ekintzaile bakezaleei kalte egin diezaiekeelako, eta boikota sustatzea legez kanpo gera daitekeelako. Animaliekin ikertzen duten zentroek, berriz, lege honekin lasaiago biziko diren itxaropena dutela diote. Zaila izango da bi aldeak ados jartzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila