Anfibioek etorkizun beltza

Mundu osoko anfibio-espezieen heren bat desagertzeko arriskuan dago herpetologoen esanean.

Mundu osoko anfibio-espezieen heren bat desagertzeko arriskuan dago herpetologoen esanean. Arrisku horren eragileetako bat chytridiomycosis izeneko gaitza da. Onddo batek eragiten du, eta gizakiak jatorrizko habitatetik atera ondoren zabaldu dela uste dute, eta klimaren aldaketak ere eragina izan duela.

Dena dela, herpetologo batzuek ez diote halako garrantzirik ematen gaitz horri, eta, haien ustez, anfibioak arriskuan jartzen dituzten beste hamaika faktore daude.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila