Aleazioei begira, gertu-gertutik

Bi metalez egindako konposatu asko erabiltzen dira industrian, tenperatura handietan metal bakarrekoak baino gogorragoak direlako. Hala ere, giro-tenperaturan oso material hauskorrak izaten dira. Duela berrogeita hamar urte hauskortasun hori azaltzen duen hipotesi bat plazaratu zuten fisikariek.

Haien ustez, materialaren egitura perfektua ez den tokietan, atomo-geruzen arteko mugimenduaren mendekoa da hauskortasuna; geruzak elkarrekiko erraz mugitzen badira, materiala ez da hausten, baina mugimendu hori galarazita dagoen kasuetan bai. Dena dela, efektu hori ezin izan zuten baieztatu, ez baitzegoen zehaztasun handiko mikroskopio elektronikorik. Orain, ordea, fisikariek baieztatu egin dute duela berrogeita hamar urte proposatutakoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila