Krustazeo batzuek exoeskeleto-aldaketa baliatzen dute gorputzean dituzten metal astunak kanporatzeko. Esate baterako, AEBko Rutgers Unibertsitatean egindako ikerketa batean frogatu dute karramarro biolinistak (Minuca pugnas) gai direla gorputzean duten berunaren hiru laurdenak kanporatzeko mudan.
Hain zuzen ere, justu muda gertatu aurretik, exoeskeletoan metatzen dute beruna, eta, hartara, organismoarentzat kaltegarria den metal hori kanporatzen dute exoeskeletoa galtzearekin batera.