Giza Anatomia I-rako praktikarako liburua lanak irabazi du 2006ko Jose Antonio Agote saria. Angel Bidaurrazaga, Inmaculada Gerrikagoitia eta Rafael Sarria dira egileak; EHUko Medikuntza eta Odontologiako Fakultateko irakasleak dira hirurak Neurozientzien Sailean, eta euskaraz irakasten dute. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatzen du sariketa, eta osasunarekin zerikusia duten euskarazko testuliburuak saritzen ditu.